Marka saiakera egingo dute igandean Imanol Illarramendi Kortaberrik eta Gorka Etxeberriak

Karkara

Aiako probalekuan izango da saiakera, 18:00etatik aurrera

Igandean 18:00etan hasita, Aiako probalekuan marka saiakera egingo dute Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarrak.

Imanol Illarramendi bi eskuekin 216 kiloko errektangularra, eta esku bakarrarekin 170 kiloko zilindroa jasotzen saiatuko da. Bestalde, Gorka Etxeberriak bi eskuekin 170-175 kiloko errektangularrarekin egingo marka saiakera. Horrez gain, harri-jasotze jaialdian parte hartuko dute Udane Ostolaza, Idoia Etxeberria, Izeta II.na, Izeta IV.na eta Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide