Sara Iparragirre oriotarrak Munduko Saskibaloi Txapelketa jokatuko du, Espainiako 19 urte azpiko selekzioarekin

Karkara

Sara Iparragirre. (Espainiako selekzioaren argazki ofiziala)

Larunbatean abiatuko du Espainiako selekzioak txapelketako lehen fasea, eta lehen egunean Puerto Ricoko selekzioa izango dute aurkari.

19 urte azpiko Espainiako Saskibaloi Selekzioak Sara Iparragirre oriotarra hautatu du hilaren 22tik 30era Italiako Udine hirian munduko txapelketa jokatzeko. Larunbatean abiatuko du Espainiako selekzioak txapelketako lehen fasea, eta lehen egunean Puerto Ricoko selekzioa izango dute aurkari. Igandean Errusiaren aurka jokatuko dute partida, eta asteartean Egiptoko selekzioa izango dute aurrez aurre.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide