Giro ederra izan zen larunbat arratsaldean Orioko traineru jardunaldian. Nesken lehiari dagokionean, San Juanek (10:45,10) irabazi zuen Orioko Bandera. Bigarren izan zen Hibaika (10:49,78) eta hirugarren postuan sailkatu zen Orio (10:54,66).
Gizonezkoen estropadan, Santurtzik (19:47:00) eskuratu zuen Orioko X. Bisigu Eguna Ikurrina. Bigarren izan zen Donostiarra (19:57:00), eta hirugarren sailkatu zen Zumaia (20:06,68).
Oharra:Santurtziren azken bi argazkiak Joxemari Olasagastirena dira.