Asteburuko estropaden egitaraua

Karkara

Orioko gizonezkoen trainerua uretan. (Aritz Mutiozabal)

Orio Arraunketa Elkarteko traineruek hurrengo estropadak jokatuko dituzte asteburuan.

Orioko gizonezkoen traineru nagusiak Galizian izango ditu asteburu honetan hitzorduak.

- Larunbatean. Bandeira Cidade de Coruña izango dute jokoan, 18:00etatik aurrera.

- Igandean. X. Bandeira Concello de Ares estropada jokatuko dute, 12:00etan hasita

Emakumezkoen traineruak larunbatean etxean jokatuko du estropada, Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako 6. jardunaldian Orioko Ikurrina izango dute jokoan. 19:00etan hasiko da estropada. Igandean Castrora joango dira, 12:00etan jokatuko dute Gipuzkoako Ligako 7. jardunaldia.

KAE 1 Liga jokatzen duen gizonezkoen Orio B ontziak ere etxean izango du hitzordua. 19:30ean hasiko da X. Bisigua Orio Estilora Ikurrina estropada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide