Asteburuan Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da infantil eta kadete mailan, Kataluniako Banyoles hirian.Orio Arraunketa Elkarteak 12 ontzi aurkeztu zituen txapelketara, eta lan txukuna egin zuten Orioko arraunlari gazteek. Infantil mailako mutilen zortzikoa esaterako 4. postuan sailkatu zen, eta kadete mailako mutilen skull laukoa 6.na izan zen.
Bederatzigarren postuan sailkatu ziren, kadete mailako mutilen lemazainik gabeko bikoa eta kadete mailako nesken skull laukoa. 10. izan zen kadete mailako mutilen skull bikoa eta 11. sailkatu zen infantil mailako nesken skull bikoa. Gainontzeko ontziek ez zuten finalerako sailkatzerik lortu.