Donosti Cup txapelketa jokatzen ari dira Mendibeltz zelaian

Karkara

26 herrialdetatik iritsitako 582 talde parte hartzen ari dira Donosti Cup nazioarte mailako txapelketan.

Astelehenean eman zioten hasiera Donosti Cup nazioarte mailako futbol txapelketari, eta 26 herrialdetatik iritsitako 582 talde parte hartzen ari dira lehiaketan, parte hartzaileen erdia atzerritik etorri da. Denera 1400 partida jokatuko dituzte bost egunetan 30 zelaitan banatuta, tartean Orioko Mendibeltz futbol zelaian.

Antolatzaileek nabarmendu dute aurten gora egin duela emakumezko taldeen parte hartzeak, edizio honetan 120 baitira; iaz baino nesken 12 talde gehiago.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide