Ramon Unanue zena omendu dute asteburuan Usurbilen

Karkara

Ramon Unanue zenaren argazkiekin erakusketa jarri zuten larunbatean Usurbilen. (Facebook: Joseba Unanue Arregi)

Usurbilgo Udalak eta herritar talde batek Ramon Unanue nor izan zen ezagutzera eman nahi izan du, eta berak eginiko lana eta ekarpena aitortu.

Orion bizi zen Ramon Unanue zena omendu zuten larunbatean Usurbilen, kirolari ohia eta hainbat kirolariren prestatzailea izan zena. 2013ko azaroan zendu zen Unanue, eta larunbat arratsaldean zehar hamaika ekitaldi egin zituzten haren omenez bere jaioterrian. Ekitaldi nagusian haren omenezko aurreskua dantzatu zieten senitartekoei; bertsoak kantatu zizkieten, eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaile oriotarrak harria jaso zuen bere prestatzaile izandakoaren omenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide