Orioko lemazainik gabeko laukoak Espainiako Txapelketa irabazi du Sevillan

Karkara 2017ko eka. 27a, 15:43

Jabier Puertasek zilarrezko domina lortu du Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan, beterano mailan.

Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Sevillan, jubenil, absolutu eta beterano mailan. Orio Arraunketa Elkarteko hainbat arraunlari bertan izan ziren, eta absolutu mailako gizonezkoen lemazainik gabeko laukoak urrezko domina irabazi zuen; Unai Lizarralde, Jon Carazo, Imanol Garmendia eta Martxel Aldai arraunlariek osatu zuten ontzi irabazlea.

Bestalde, beterano mailan Jabier Puertasek zilarrezko domina lortu zuen skifean.

Horrez gain, jubenil mailako gizonezkoen lemazainik gabeko laukoa podiumaren atarian geratu zen, 4. portuan sailkatuta. Bederatzigarrena izan zen jubenil mailako mutilen biko skulla, eta 12. postuan sailkatu zen jubenil mailako emakumezkoen biko skulla.

Argazkiak (Facebook: Aupa Orio eta Orio Arraunketa Elkartea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide