Absolutu mailako Espainiako eskubaloi selekzioko entrenatzaile Jordi Riberak uztaila hasieran selekzioarekin lagunarteko partidak jokatuko dituzten jokalarien zerrenda jakinarazi du. 16 jokalari deitu ditu entrenatzaileak, eta tartean da Bidasoa taldean jokatzen duen Jon Azkue oriotarra.
Uztailaren 2an eta 5ean izango dira partidak Qatarren, etxeko eta Tunisiako selekzioen aurka. Ekainaren 29an bilduko da taldea Madrilen, eta bertan egonaldia egin ondoren uztailaren 1ean Dohara hegazkina hartuko dute.