Larunbatean Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen Legution, infantil eta kadete mailan. Orio Arraunketa Elkarteko 15 ontzik parte hartu zuten lehian, eta horietatik hamaika finalera iritsi ziren. Zilarrezko bost domina lortu dituzte Orioko arraun taldeko harrobiko arraunlari gazteek Legution.
ZILARREZKO 5 DOMINA
- Infantil mailako mutilen zortzikoak.
- Kadete mailako nesken skull bikoak.
- Kadete mailako mutilen lemazainik gabeko bikoak.
- Kadete mailako nesken lemazainik gabeko bikoak
- Kadete mailako mutilen skull laukoak.
Argazkiak (Orio Arraunketa Elkartea - Arrauneko Argazkiak Facebook kontua)