Paco Larrañagaren inguruko dokumentala eskainiko dute astelehenean, Etxeluze Gaztetxean

Karkara

Michael Collins zuzendariaren 'Rindete Mañana' filma botako dute.

Astelehenean Michael Collins zuzendariaren Rindete Mañana dokumentala botako dute Etxeluze gaztetxean. Bertan, Paco Larrañaga herritarraren kasua kontatzen da, eta filmaren ondoren gertatutakoaren inguruan solasaldia egingo dute jatorri euskalduneko filipinarrarekin.

Oso dokumental interesgarria dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta herritarrak saiora gonbidatu dituzte. Astelehenean, 19:00etan izango da hitzordua, Etxeluze gaztetxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide