Lau domina eskuratu dituzte oriotarrek, aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan

Karkara 2017ko eka. 13a, 17:40

Euskadiko Txapelketan domina lortu dute arraunlariak. (Joxemari Olasagasti)

Larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zen Legution, jubenil absolutu eta beterano mailan.

Orio Arraunketa Elkarteko aulki mugikorreko arraunlariek hitzordua izan zuten larunbatean Legution.  Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zen bertan jubenil, absolutu eta beterano mailan, eta Orio Arraunketa Elkarteko lau ontzik domina eskuratu zuten.

Alde batetik, Jabier Puertas beteranoak urrezko domina irabazi zuen skiffean; baita jubenil mailako mutilen lemazainik gabeko laukoak ere.

Bestetik, jubenil mailako nesken skull bikoak zilarrezko domina lortu zuen, eta maila berean mutilen skull bikoak brontzezko domina.

Hurrengo hitzorduak

Datorren larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Legution,  infantil eta kadete mailan.

Ekainaren 23an, 24an eta 25ean, jubenil, absolutu eta beterano mailako aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatuko dute Orioko arraunlariek Sevillan.

Uztailaren 7an, 8an, eta 9an, Gironako Banyoles herrian infantil eta kadete mailako Espainiako Txapelketa izango da.

Orio Arraunketa Elkartetik jakinarazi dute, herriko arraunlariek hiru txapelketetan parte hartuko dutela.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide