Urrezko hiru domina irabazi dituzte oriotarrek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Karkara

Igande eguerdian jokatu zen Orion Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa.

Igandean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen Orion, eta oriotarrek hiru urrezko domina irabazi zituzten lehiaketan. Orio Arruanketa Elkarteak denera 22 ontzi aurkeztu zituen txapelketara, eta 14 domina eskuratu dituzte. Hiru urrezko domina: Jabier Puertasek beterano mailan skiffean, gizonezko kadete mailako lemazainik gabeko bikoak eta gizonezko jubenil mailako lemazainik gabeko laukoak. Horrez gain, zilarrezko zazpi domina eta brontzezko beste lau eskuratu zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide