Idoia Etxeberriak errekor berria egin du 100 kiloko harri kubikoarekin

Karkara

Zortzi altxalditan zuen errekorra Etxeberriak, 2014an Martutenen egina. Hamaika egin zituen atzo, ekainaren 4an, V. Garagardo Azokan.

Orioko V. Garagardo Azokaren baitan errekor berria egin zuen atzo, ekainaren 4an, Idoia Etxeberriak. 100 kiloko harri kubikoarekin hautsi zuen bere marka Etxeberriak. 2014an egin zuen azken errekorra harri horrekin, Martutenen; 8 jasoaldi egin zituen orduan. Marka hori hobetzea zuen helburu oraingoan, eta baita helburua lortu ere. 11 jasoaldi egin zituen 5 minutuan. Herritarren txalo eta animoen artean egin zuen errekorra Etxeberriak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide