Atzo arratsaldean jokatu zen Mutrikuko Udalaren XVIII. Ikurriña estropada, eta Orioko trainerua izan zen txapelduna, 21:25,57 denbora eginda.
Asteburuan Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta Garagardo Azoka zabalik dago herrian, eta arraunlariek bertan ospatu zuten garaipena, oholtza gainetik bandera herritarrei eskainiz.