Aurre denboraldian murgilduta daude herriko traineruak, eta larunbatean Orio B traineruak Mutrikuko traineru estropada jokatuko du. Mutrikuko VIII. Ikurriña izango dute jokoan hamasei taldek; lehen txandan parte hartuko dute oriotarrek, eta erlojuaren aurkako estropada egingo beharko dute. 17:00etan hasiko da lehia; Mutrikuko kanpoko kaian hasi eta bukatuko da 3 ziabogetako estropada.