Maria Zaldua Euskadiko kadete mailako emakumezko eskubaloi jokalari onena izendatu dute

Karkara

Artxiboko argazkia. 2015ean Maria Zalduak Hondarribiako Eskubaloi Txapelketa jokatu zuen Gipuzkoako selekzioarekin. (Argazkilaria: Joel Iglesias)

Euskal Eskubaloi Federazioak denboraldiko jokalari onenak zein diren jakinarazi du.

Euskadiko 2016-2017 denboraldiko kadete mailako emakumezko jokalaririk onena izendatu dute Maria Zaldua oriotarra.

Euskal Eskubaloi Federazioak denboraldiko eskubaloi jokalari onenak izendatzeko galdeketa irekia egin du bere webgunean, eta Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloi taldean jokatzen duen Maria Zaldua aukeratu dute bere mailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide