Iñigo Urdinagak 'Surflaria eta paradisua' liburua aurkeztuko du ostiralean

Karkara 2017ko mai. 30a, 15:27

Saioak elkarrizketa formatua izango du eta kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:30ean hasita.

Iñigo Urdinaga oriotarrak (Iñigo Fernandez, benetako izenez) argitaratu berri du 'Surflaria eta paradisua' liburua eta, horren aukezpena egiteko, ekitaldia antolatu du kultur etxean, datorren ostiralean, ekainak 2, 19:30ean hasita.

Ekitaldiaren zati nagusia egileari egindako elkarrizketa bat izango da, beste oriotar batek bideratuko duena: Ibon Gaztañazpik.

Surfari eta bizitzari buruzko kontuak

Egileak berak esaten duenez, zaila da bere liburua sailkatzen: ez da nobela bat, ez da entsaio bat, ez da autobiografia bat… baina badu puska bat bakoitzetik. Atal laburretan egituratuta dago eta Oriorekin zerikusia duten kontu asko ageri da berrehundik gora orrialdeetan.

Iñigo Urdinagak webgune bat ere prestatu du, liburuaren berri emateko:

http://surflariaetaparadisua.eus/

Webgunean informazio asko dago eta hortik doan deskargatu daiteke liburuaren hitzaurrea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide