Karela Kiroldegiko Uda Sasoian jardueretan izena eman daiteke

Karkara 2017ko mai. 29a, 17:03

Pasa den urteko Uda Sasoian 2016 ekimeneko argazkia. (Karela Kiroldegia)

Karela Kiroldegiak haur eta gaztetxoentzat kirol eta jarduera eskaintza zabala antolatu du uda sasoirako.

Udako oporraldia iristear da, eta Karela Kiroldegiak zabaldu du udako jardueretan izena emateko epea. Haur eta gaztetxoentzat kirol eta jarduera eskaintza zabala antolatu dute.

3-10 urte bitarteko haurrentzat igeriketa ikastaroak.

6- 9 urte bitarteko haurrentzat: eskulanak egin eta tenisean, padelean, sofbolean  eta futbolean jokatzeko aukera.

10 urtetik gorako gaztetxoentzat: tenis, surf, padel, sofbol, eskulalan eta arrauna saioak.

Udako jardueren inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke kiroldegian bertan, 943-894428 telefono zenbakira deituta, edo orio@bpxort.es helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide