Orio Arraunketa Elkarteak gaztetxoentzat traineru estropada antolatu du ekainaren 28rako. 18:30ean izango da, eta 2005ean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.
Estropada prestatzeko entrenamendu saioak egiten ari dira gazteak. Maiatzaren 20an bildu ziren lehen aldiz, eta datorren larunbatean egingo dute bigarren entrenamendua. Estropadan parte hartu nahi dutenek 689585244 telefono zenbakira deitu dezakete ekimenaren inguruko informazioa jasotzeko eta izena emateko.