Igandean 2017ko Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zen Mutrikun. Orio Arraun Elkarteko absolutu mailako emakumezkoen trainerillak parte hartu zuen lehian, eta 3. postuan sailkatuta brontzezko domina eskuratu zuten oriotarrek. Pasai Donibane Koxtape izan zen txapelduna, eta bigarren sailkatu zen Hibaika.
Arraun elkartetik jakinarazi dutenez neska-mutilek bukatu dute trainerilla denboraldia, eta buru-belarri traineruen prestaketan murgilduko dira hemendik aurrera. Ligak hasi baino lehen, maiatzeko azken asteburuan eta ekaineko aurrenekoan traineru probak izango dituzte.