Patxi Lopezek Orion eman dio bukaera kanpainari

Karkara

Patxi Lopezek agerraldia egin zuen larunbatean Orioko Piliku Plazan. (@patxilopez)

PSOEren idazkari nagusirako hautagai zen Patxi Lopezek larunbatean agerraldia egin zuen Orion.

Igandean PSOEren idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten, eta lehendakari ohi Patxi Lopez hautagaia eskualdean izan zen kanpainaren azken egunean. Goizean, Bilbon ekitaldia egin ostean, Zarauzko Ezkertokin bazkaldu zuen bertako sozialistekin, eta arratsaldean, agerraldia egin zuen Orioko Piliku plazan. Patxi Lopezekin ekitaldian izan zen Orioko PSE-EEko zinegotzi Ana Priede.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide