Datorren larunbatean, maiatzaren 20an, LGTBQI –LesGayTransBiQueerInter– gaua izango da Orioko hainbat tabernatan. Orioko Xaltxerak talde feministak antolatuta, sexu aniztasunaren aldeko jaia izango da, LGTBQI fobiaren kontrako egunaren harira.
22:00etan hasiko da festa, Errusta tabernan. LGTBQI karaokea egingo dute bertan; parte hartu nahi duenak tabernara joan besterik ez du egin behar. Gauerditik aurrera Hatoz tabernan jarraituko du festak, Dr. Myrna izango da han musika jartzen.
Gau osoan photocall-a, apaingarriak eta beste hainbat gauza izango dira tabernetan. Festara joango direnak LGTBQI gaiarekin lotutako mozorro edo arropak janztera gonbidatzen dituzte Xaltxerek.