Atzo arratsaldean jarri ziren salgai Berri Txarrak taldeak Etxeluze gaztetxean emango duen kontzerturako sarrerak. 19:00etan hasi zen salmenta, baina zale asko goiz eta eguerditik egon ziren ilaran. Gaztetxea bazkalostean ireki zuten bertaratzen zirenek babesean ilara egin zezaten eta berehala bete zen Etxeluze. Zazpietan sarrerak saltzen hasi zirenean, minutu gutxitan agortu ziren guztiak.
Maiatzaren 26an emango du kontzertua Etxeluzen Lekunberriko taldeak, urtero gaztetxe eta gaztelekuetan ematen duten kontzertu sortaren barruan. Lizarran eta Oñatin emango dituzte sorta honetako beste bi kontzertuak eta horietarako sarrerak ere agortu dira dagoeneko.