Futbol-tenis txapelketako araudia

Karkara 2017ko mai. 18a, 13:24

Ekainaren 30ean jokatuko da txapelketa, Mendibeltz zelaian.

Hau da Zaraguetak antolatutako futbol-tenis txapelketako araudia:

  • Gorputzeko edozein atalekin jokatu daiteke eskuekin izan ezik.
  • Hiru toke gehienez taldeko. Jokalari batek ezin ditu bi toke jarraian egin jokaldi berean.
  • Sakea:
    - Bote bat egin eta ondoren aterako da baloia.
    - Saiakera bat dago. Sarea ukituz gero, puntua beste taldearentzat.
    - Baloia ezin da lehen tokean itzuli.
  • Baloiak bote bat egin dezake lurrean. Behin airez joz gero, baloiak ezin du berriz lurra ukitu.
  • 12 puntuko set-ak egongo dira, hau da, talde bat 12ra iristen denean set-a amaituko da. Partidak irabazteko bi set irabazi behar dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide