Hau da Zaraguetak antolatutako futbol-tenis txapelketako araudia:
- Gorputzeko edozein atalekin jokatu daiteke eskuekin izan ezik.
- Hiru toke gehienez taldeko. Jokalari batek ezin ditu bi toke jarraian egin jokaldi berean.
- Sakea:
- Bote bat egin eta ondoren aterako da baloia.
- Saiakera bat dago. Sarea ukituz gero, puntua beste taldearentzat.
- Baloia ezin da lehen tokean itzuli. - Baloiak bote bat egin dezake lurrean. Behin airez joz gero, baloiak ezin du berriz lurra ukitu.
- 12 puntuko set-ak egongo dira, hau da, talde bat 12ra iristen denean set-a amaituko da. Partidak irabazteko bi set irabazi behar dira.