3x3 futbol txapelketako araudia

Karkara

Ekainaren 30ean jokatuko da txapelketa, Mendibeltz zelaian.

Hau da Zaraguetak antolatutako 3x3 edo futbol txiki txapelketako araudia.

  • 4 pertsonako taldeak osatuko dira, horietatik 3 jokatzen egongo dira eta bat deskantsuan.
  • 10 minutuko partidak jokatuko dira.
  • Aldaketak:
    - Kantxa erditik sartu eta aterako dira jokalariak.
    - Jokoa ez da geldituko aldaketak egiteko.
    - Nahi adina aldaketa egin daitezke.
  • Lau baloi egongo dira kantxa bakoitzean eta bi taldeak izango dira haien arduradunak.
  • Areak:
    - Areak ezin dira zapaldu defentsa lanetan. Area barruan geratzen bada baloia, orduan sartu daiteke bila.
    - Defentsan zapalduz gero, penaltya jaurtiko da.
    - Hiru aldiz zapalduz gero, talde horrek jokalari bat gutxiagorekin jokatuko du minutu batez.
  • Zelaitik irteten diren baloiak hankaz aterako dira eta zuzen bota daiteke gola sartzeko. Barrera bi metrotara egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide