Berri Txarrak taldeak kontzertua emango du hilaren 26an Orion. Etxeluze gaztetxean izango da saioa, eta sarrerak salgai jarriko dituzte gaur 19:00etatik aurrera Etxeluzen bertan.
Antolatzaileek jakinarazi dute denera 300 sarrera jarriko dituzte salgai, eta lagun bakoitzak gehienez 3 sarrera eros ditzake. Dagoeneko jendea bertan biltzen hasi da sarrerak erostei ahal izateko; gaztetxea ireki egin dute bertaratzen direnek babesean ilara egin dezaten.