Orio Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketatik kanpo geratu da

Karkara 2017ko mai. 15a, 16:47

Oriotarrek Asteasu izan dute aurkari lehen jardunaldian.

Maiatzeko lehen asteburuan abiatu zuten 50. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Orioko taldeak Asteasuren aurka neurtu zituen indarrak lehen jardunaldian eta "hasiera gorabeheratsua" izan dela aitortu dute taldeko arduradunek. Izan ere, Asteasun jokatu zuten partidara berandu iritsi zen Orioko jokalarietako bat, eta horregatik txapelketatik kanpo geratu zen zuzenean Orioko taldea.

Ostiralean jokatu zuten itzuliko partida Orion, baina lagun artekoa izan zen, dagoeneko Orio txapelketatik kanpo baitzegoen. Hasieran taldea osatu ezinik ibili ginen, eta emaitzak ez dira izan espero genituenak. Hala ere, ilusioz gaude eta datorren urtean ere Gipuzkoako Herriarteko Txapelketara taldea aurkeztu nahiko genuke - azaldu du Aimar Galarraga taldeko ordezkariak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide