Bi domina eskuratu ditu Oriok Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan

Karkara

Senior mailako gizonezkoen trainerillak zilarrezko domina eskuratu du Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan. (Joxemari Olasagasti)

Senior mailako gizonezkoek zilarrezko domina lortu dute, eta absolutu mailako emakumezkoek brontzea.

Larunbatean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia izan zen, eta igandeko Gipuzkoako Trainerilla Txapelketarako txartelak izan zituzten jokoan arraun taldeek. Orio Arraunketa Elkarteko bi ontzi sailkatu ziren iganderako, emakumezko absolutu mailako ontzia eta senior mailako gizonezkoena.

Igandean Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatu zuten Mutrikun, eta emakumezkoen trainerilla hirugarren postuan sailkatu zen, brontzezko domina eskuratuz. Senior mailako gizonezkoak bigarren postuan helmugaratu ziren eta zilarra lortu zuten.

SAILKAPENA

Gipuzkoako Trainerilla Liga

Absolutu mailako emakumezkoen A taldeak 4. postua.

Absolutu mailako emakumezkoen B taldeak 7. postua.

Senior mailako gizonezkoen B taldeak Federazio Kopan 4. postua.

Senior mailako gizonezkoen A taldeak Gipuzkoako Ligan 5. postua.

Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa

Senior mailako gizonezkoen taldeak 2. postua, zilarrezko domina.

Absolutu mailako emakumezkoen taldeak 3. postua, brontzezko domina.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide