Urnietako Dardoka taldeak Espainiako Txapelketa irabazi du, Joseba Unanueren gidaritzapean eta Kroazian jokatuko dute Europako Dardo Txapelketa. Gipuzkoako dardo jokalariek osatzen dute taldea: Orioko Joseba Unanuek, Donostiako Inko Albisuk eta Daniel Oliverrek, Pasaiako Ivan Martinezek, Hernaniko Asier Alonsok eta Lasarteko Jorge Cidek.
Unanue oriotarra da taldeko kapitaina eta berak du nazioarte mailako txapelketetan eskarmentu handiena. Gure tokia berreskuratzeko garaia iritsi da, azken bi urte hauetan ez gara TOP16an sartzeko gai izan, baina azken hilabete hauetako prestaketaren ostean berriz goiko postuen ibiltzeko moduan gaudela uste dugu. Ez da lan erreza izango, baina goi mailan lehiatzeko gai garela erakusteko gogoa handia dugu - azaldu du oriotarra.