Kukuarri Asteko egitaraua

Karkara 2017ko mai. 11a, 16:32

Haurrak slackline-a egiten Herriko Plazan

Maiatzaren 22an abiatuko du Talai Mendi elkarteak 2017ko Kukuarri Astea.

EGITARAUA

Maiatzak 22, astelehena
- 17:30. Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian zehar ezkutatutako mugarriak eta lekuak aurkitu beharko dituzte parte hartzaileek. Edozeinek parte hartu dezake: bakarka, familian edo taldean. Proba Talai Mendiren lokalean abiatuko dute.

Maiatzak 23, asteartea
- 19:00. Oporrak familian Kataluniako Pirinioetan bideo emanaldia Talai Mendiren lokalean, Idurre Lizarralde, Haritz Otaño eta Adur Otañoren eskutik. 

Maiatzak 24, asteazkena
- 17:00etatik 20:00etara. Slackline-a probatzeko aukera Herriko Plazan.

Maiatzak 25, osteguna
- 17:30. Eskulanak haurrentzat Talai Mendiren lokalean. Plazak mugatuak izango dira, 25 haurrentzat tokia izango da, beraz aldez aurretik izena eman behar da iturain estankoan.

Maiatzak 26, ostirala
- 19:00. Mendiko korrikalari eta prestatzaile Jokin Lizeagarekin solasaldia, Talai Mendiren lokalean.

Maiatzak 27, larunbata
- 16:00etatik 19:30era. Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrei irekia.
- 16:00etatik 19:30era.Elizako paretan eskalada saioa. Edonork parte hartu dezake.

Maiatzak 28, igandea
- 11:00. Tontorreko gurutzea elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide