Oriotarrek 3-0 galdu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen jardunaldia

Karkara

Ostiralean 22:00etatik aurrera partida jokatuko du Orioko taldeak etxean.

Itzuliko partida ostiralean jokatuko dute oriotarrek etxean, Asteasuren aurka.

Joan zen asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, final hamaseireneko partidetatik. Oriok Asteasuren aurka jokatu zuen norgehiagoka, eta hiru partidetatik hiru galdu zituzten oriotarrek lehenengo jardunaldian: lehenengo partidara berandu iritsi zen pilotarietako bat, eta arrazoi horregatik partida ez zen jokatu; bigarren norgehiagoka 22-19 galdu zuten oriotarrek; eta hirugarrena 22-8.

Hurrengo jardunaldia ostiralean jokatuko du herriko taldeak, 20:00etan hasita Orioko pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide