Gaur abiatu dute Danbolinfest Astea, Danbolin Musika Eskolako tailerreko 1. mailako ikasleen kontzertuarekin. Astean zehar hainbat saio eskainiko dituzte ikasleek.
EGITARAUA
Maiatzaren 9an, asteartearekin, 17:30ean: tailerreko 2. kurtsoko ikasleen kontzertua kultur etxean.
Maiatzaren 11n, ostegunarekin, 17:30ean: tailerreko 3. kurtsoko ikasleen kontzertua kultur etxean.
19:00etan, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen kontzertua.
Maiatzaren 13a, larunbata.
11:00etan hasita, kontzertuak herriko hainbat tokitan:
- Plazan: trikitixa, pianoko eta gitarrako ikasleak.
- Aritzaga plazan: kantuko eta biolontxeloko ikasleak.
- Abeslari plazan: klarineteko eta saxoko ikasleak.
- Arrantzale kalearen hasieran: biolineko eta esku-soinuko ikasleak.
- Futbol zelaiko plazan: perkusioko eta flautako ikasleak.
- Arrantzale kalearen bukaeran: tronpetako eta txistuko ikasleak.
12:30ean, musika mintzairako ikasleek abestuko dute Herriko Plazan, eta 13:30ean dantzako ikasleek saio txiki bat eskainiko dute bertan.
14:00etan plazan bazkaltzeko bilduko dira.
16:00etan karaokea eta txokolate-jana izango dira.
17:30ean, ospakizunari bukaera emateko, erromeria Bide batez taldearekin