Urola Kostako beste zazpi herritan moduan, Baliza elkartea antolatuta, euskal estatus politikoaren inguruko herri galdeketa egin dute gaur Orion. Hautesleen %31,63ak eman du botoa herri kontsultan, hau da, 1.502 herritarrek (16 urtetik gorako 4,747 lagunek zuten botoa emateko aukera Orion). Urola Kostako gainerako herri guztietan bezala, Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderari boto bidez erantzun diote getariarrek. Boza eman duten herritarren %95,54ak egin du estatu burujabe baten alde.
Honakoka dira emaitzak:
– Bai: 1435 boto (%95,54)
– Ez: 43 boto (%2,86)
– Baliogabeak: 20 boto
– Zuriak: 4 boto
Lehen parte hartze datua 13:00etan jakinarazi dute, eta ordurako herritarren %18,47k eman du boza. 15:00etan eguneratu dute datua, eta ordu horretarako herritarren %23,67 joan da hauteslekuetara. 18:00etara bitartean, berriz, %27,27k eman dute botoa.