Giro ederra izan da goiz eguerdi partean bozkalekuetan

Karkara 2017ko mai. 7a, 17:18

Goizean goizetik oriotarrak bozkalekuetara gerturatu dira beren botoa ematera

Goizean goizetik oriotarrak bozkalekuetara gerturatu dira beren botoa ematera. Orioko Gure Esku Dagok antolatuta, jarduera mordoa izan dira Ikastola aurreko gunean eta giro ederra sortu da herri mugimenduaren inguruan.

Goiz eguerdi partean zehar hainbat aurpegi ezagunek eman duto botoa. Arraun entrenatzaileek, Xabier Lizaso piano-jotzaileak, Mikel Agote surflariak, Orioko EH Bilduko bozeramaile Emeterio Iribarrek, eta Beñat Solaberrieta, Jose Miguel Makazaga, Mirari Arruabarrena eta Ramon Etxeberria alkate ohiek, besteak beste.

Argazkiak: (Iban Egiguren/Orioko Gure Esku Dago)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide