%18,47ko parte-hartzea oraingoz herri galdeketan

Karkara 2017ko mai. 7a, 13:04

13:00etan eman ditu Baliza elkarteak lehen parte-hartze datuak

Eman dituzte Gure Esku Dagoren herri galdeketako lehen parte-hartze datuak. Baliza elkarteak adierazi duenez, 13:00etan erroldaren %18,47k eman du botoa; 4.749 hautesletatik 877k eman dute botoa. 

Urola Kosta mailan guztira, 48.412 herritar daude botoa ematera deituta, eta 8.840 lagunek egin dute eguerdira bitartean, %18,26k.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide