Maiatzaren 7an artisautza azoka egingo da Herriko Plazan

Karkara

Hiru emakume artisau azokako postu batean.

Postu guztiak herriko plazan jarriko dituzte.

Aurtengo artisautza azoka datorren igandean egingo da, maiatzaren 7an. Goiz eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 19:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, gozogintzako produktuak…

Aurtengoa azokaren 24. edizioa izango da.

Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide