Oraindik eskura daitezke Amoranteren biharko kontzerturako gonbidapenak

Karkara 2017ko mai. 4a, 10:44

Zaila da Iban Urizar elgoibartarrak egiten duena definitzea. Amorante proiektua herri-musikatik abiatzen da eta, horren gainean, bariazio eta esperimentazioak egiten ditu. Toki askotako herri-musikaren eragina jaso du Urizarrek, eta iturri horietatik guztietatik edan du bere eskaintza osatzeko. Zarauzko Garoa liburu-dendan eman zuen kontzertuko bideoan klik eginda, bihar Orion ikusi eta entzun ahalko denaren ideia bat egin daiteke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide