Orioko Salatxo eta Bartzelonako Navas hiriko Coral Nova abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Orioko Nikolas Deunaren elizan. Coral Nova de Navas 2003an sortu zuten Navasko Musika Eskolako ikasleen gurasoek. Errepertorio xumearekin hasi ziren arren, egun polifonia lantzen du abesbatzak.
Saio atsegina eta laburra izango dela azaldu dute Salatxo abesbatzako kideek, eta Hego Ameriketako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko musika eskainiko dute. 20:00etan hasiko da kontzertua.
Salatxo Abesbatzak eta Orioko Udalak antolatu dute kontzertua, eta oriotarrak saiora gonbidatu dituzte.