Bisiguaren Festa egingo dute Tolosan, ekainaren 3an eta 4an. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da, eta 600 lagunek Katxiña erretegiko Joxe Miel Zendoiak eta Xixario erretegiko Luis Mari Urangak prestatutako bisigua dastatzeko aukera izango dute. 300-320 bisigu inguru prestatuko dituzte Orio estilora.
Festan parte hartu nahi dutenek sarrerak salgai dituzte 50 euroren truke Tolosaldean Tourren, 943-697413 telefono zenbakira deituta, edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatzita.