Rocio Jaialdian giro ederra izan da

Karkara 2017ko mai. 2a, 15:39

Arkupe elkarteak antolatuta, ostiralean eta larunbatean Andaluziako Rocio herrixkako erromeria giroa izan zen Orion. Rocio Jaialdia egin zuten herrian, eta Semblante Rociero taldeak iluntzea girotu zuen. Arkupek bi etxetxo jarri zituen, eta oriotarrek eta bisitariek horietan argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide