Atzo amaitu zen Azkoitian kintopeko Udaberri Idi Dema Saria, eta Muruetako (Bizkaia) Motxo izan zen garailea, 53 plaza eginda. Bigarren postua, berriz, Orioko Iñaki Olidenentzat izan zen, 52 plaza eginda. Aiako Izeta Sagardotegiaren idei pareak ere parte hartu zuen txapelketan, eta horiek 12. postuan sailkatu ziren.
Sariketan, hiru egunetan hamabi idi parek parte hartu dute, eta atzo azken postuan plazaratu zen Motxoren idi pareak gainontzekoek baino lan hobea egitea lortu zuen.
SAILKAPENA
- Motxo (Murueta): 53 plaza
- Oliden (Orio): 52 plaza
- Zornotza abaiak (Zalla): 50 plaza
- Arane jatetxea (Gernika): 49 plaza
- Laski (Birle): 48 plaza
- Urrutia (Laukiz): 47 plaza
- Lander Plaza (Mungia): 46 plaza
- Etxetxo (Arroa): 42 plaza
- Bixkiak (Errezil): 41 plaza
- Iñaki Lopategi (Birle): 40 plaza
- Isidro Erretegia (Azkoitia): 38 plaza
- Izeta sagardotegia (Aia): 34 plaza