Bi garaipen lortu ditu OBBk asteburuan

Karkara 2017ko api. 25a, 15:41

OBB taldearen partida. (OBB)

OBBk hurrengo jardunaldian etxean jokatuko du, Santboi taldearen aurka.

Pasa den asteburuan Orioko OBB sofbol taldeak Valentzian jokatu zuen jardunaldia, Antorcha taldearen aurka. Bi partida jokatu zituzten, eta biak irabaztea lortu zuten oriotarrek.

Lehenengo partida berdindua egon zen azken sarrerara arte; azken joko horretan oriotarrek aurre hartu zieten valentziarrei markagailuan bi karrera lortuta. OBBtik Igone Etxeberriak erasoan egindako lana azpimarratu dute.

Bigarren norgehiagokan oriotarrak indartsu abiatu zuten partida, bai defentsan baita erasoan ere. 7 lasterketa lortu zituzten lehenengo 3 sarreratan, eta valentziarrei karrera bat soilik egiteko aukera eman zieten. Bosgarren sarreran erabaki zen partida, oriotarrek bi puntu gehiago gehitu baitzizkioten markagailuari; 1-9 emaitza OBBren alde. Bigarren partidan Amaia Larraza jaurtitzaileak egindako lana aipatu du taldeak, valentziarren aurka jaurtitako 5 sarrera osotan, hauek karrera bakarra egitea lortu baitzuen.

Oro har taldeak oso maila ona erakutsi duela azpimarratu dute OBBko arduradunek: OBB indarberritu bat ikusten ari gara azken jardunaldietan - azaldu dute.

OBBk hurrengo jardunaldian etxean jokatuko du, Santboi taldearen aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide