Euskadiko Batel Txapelketan bandera irabazi dute kadete mailako neskek

Karkara 2017ko api. 24a, 16:06

Orio Arraunketa Elkarteak sei ontzi aurkeztu ditu Euskadiko Batel Txapelketara.

Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da asteburuan Sestaon, eta Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko arraunlariak bertan izan dira. Herriko sei ontzik jokatu dute txapelketa, eta hiru podiumera igotzea lortu dute. Kadete mailako emakumezkoen ontziak bandera irabazi du; Ane Arrutik, Jennifer Rodriguezek, Maddi Alkainek, Edith Urangak eta Irati Irastorzak osatutako ontziak finaleko denborarik onena lortu zuen. Horrez gain, kadete eta senior mailako mutilak bigarren postuan sailkatu ziren, eta zilarrezko domina eskuratu zuten.

SAILKAPENAK

Haur mailako neskak 4. postua.

Haur mailako mutilak 7. postua.

Kadete mailako neskak 1. postua.

Kadete mailako mutilak 2. postua

Jubenil mailako mutilak 5. postua.

Senior mailako mutilak 2. postua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide