Asteburuan Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute arraunlari gazteek

Karkara

Gazteak batelean arraunean.

Apirilaren 22an eta 23an 2017ko Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da Sestaon.

2017ko Euskadiko Batel Txapelketa Sestaon izango da asteburuan. Larunbatean sailkapen estropadak jokatuko dira, 15:30ean hasita, eta maila bakoitzeko bost ontzi azkarrenek lortuko dute finala jokatzeko txartela.

Finala igandean izango da 11:00etatik aurrera. Berezitasun bezala, aurten final bakoitzean bost batelek parte hartuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide