Maiatzaren 10ean Harora irteera egingo dute Zaharren Babeslekuko bazkideek. Urtero bezala, goizeko 9:00etan irtengo dira Oriotik eta hamaiketakoa egingo dute iritsi bezain laster. Goiza Haro bisitatzen pasa ostean, 14:30ean bazkaria egingo dute Ochavo erretegian. Hau izango da menua:
- Kroketak, haragiz betetako piperrak, espinakaz betetako piperrak, perretxiko nahasia eta zainzuriak.
- Odolkia eta txorizoa, xirmendutan erreta.
- Entsalada; arkume-txuletak eta sekretua, xirmendutan erreta, patata eta piper gorrien guarnizioarekin.
- Etxeko postrea.
- Kafea.
- Urteko ardoa, gaseosa, ura eta ogia.
Txartelen salmenta maiatzaren 2an egingo dute, Zaharren Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara, eta prezioa 35 eurokoa izango da. Txartela erosteko eguneratua eduki behar da bazkide txartela. Autobus baterako baino jende gehiago apuntatzen bada, zozketa egingo da. Bigarrn autobusa antolatzeko, gutxienez, 20 lagunek eman behar dute izena.