Balizak herri galdeketaren aldeko kartelak balkoietan jartzera animatu ditu oriotarrak

Karkara

Herri galdeketaren aldeko kartela.

Herri galdeketaren aldeko kartelak salgai daude Balizaren lokalean, euro baten truke.

Maiatzaren 7rako hiru aste baino gutxiago falta dira, eta herri galdeketaren olatuan murgildu nahi ditu oriotarrak Balizak.  Elkartetik azaldu dute astean zehar pankartak eta banderolak jartzen jarraituko dutela biribilguneetan eta hesietan. Horrez gain, oriotarrek ere herri galdeketaren irudia zabaltzea nahi du elkarteak, eta horretarako kartelak balkoietan edo leihoetan jartzeko eskatu die herritarrei.
 
Herri galdeketaren aldeko kartelak salgai daude Balizaren lokalean, euro baten truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide