Amaitu da Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldearen ibilbidea Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan. Apirilaren 7an, ostiralean, Gabirian jokatu zuten azken saioa, Osinalde taldearen kontra.
16-8 galdu zuten oriotarrek; beraz, igandean gabiriarren eta zumarraga-urretxuarren arteko saioan gertatzen dena gertatzen dela, ez dute aukerarik aurrera egiteko.
Gu baino hobeto sartu ziren saioan –dio Egoitz Eizagirrek– eta hasierako ofizioetan dezenteko koska atera ziguten, gu nahiko lotuta hasi ginen. Taldekako ariketatan buelta eman zioten, baina ordurako berandu zen saioa irabazteko.