Oriok ez du jarraituko Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan

Karkara

16-8 galdu zuten ostiralean, apirilaren 7an, Osinalde taldearen kontra Gabirian izan zuten saioan.

Amaitu da Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldearen ibilbidea Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan. Apirilaren 7an, ostiralean, Gabirian jokatu zuten azken saioa, Osinalde taldearen kontra.

16-8 galdu zuten oriotarrek; beraz, igandean gabiriarren eta zumarraga-urretxuarren arteko saioan gertatzen dena gertatzen dela, ez dute aukerarik aurrera egiteko.

Gu baino hobeto sartu ziren saioan –dio Egoitz Eizagirrek– eta hasierako ofizioetan dezenteko koska atera ziguten, gu nahiko lotuta hasi ginen. Taldekako ariketatan buelta eman zioten, baina ordurako berandu zen saioa irabazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide